Mikel Olasagastiren analisia

Festa ederra Igandean Zumaian bizitako giroa oso estropada gutxitan (inon ez esatearren) bizi izan da aurten. Goizean goiztik giro ederra nagusitu zen kalean, “gala eguneko” traje dotoreak gorde (gutxiren batek oraindik irauten zuen), eta arraun elkarteetako koloretako nikiek hartu zutelarik tokia. Talde ezberdinetako zaleak elkarrekin nahastu eta arranpla zein barra muturrean ostadarra zirudien markoa ikusteko […]