Emakumezkoen jubenil-seniorrak Gipuzkoako txapeldun

Atzo jokatu zen Pasai San Pedron Gipuzkoako batel txapelketa, eta Zumaiako emakumezkoen jubenil-seniorrek txapelketa irabazi zuten. Tolosaldeari zortzi segundo pasako tartea atera zieten. Horrez gain, ziaboga onenaren saria ere eman zioten Maider Zubieta patroiari. Gizonezkoetan bi bigarren postu eskuratu zituzten zumaiarrek: kadeteetan eta seniorretan. Kadeteak segundo pasatxora soilik gelditu ziren Pasai Donibanetik, eta seniorrei lau […]

Gipuzkoako batel txapelketako sailkatze estropada eta Ligako azkena, gaur Pasai San Pedron

Batelen denboraldia amaitzen ari da, eta hala, gaur, Gipuzkoako batel ligako azken estropada puntuagarria jokatuko da Pasai San Pedron. 17:00etan hasiko dira, eta sailkatze estropada ere izango da gaurko hitzordua. Bihar jokatuko dute txapelketa, 09:30ean, leku berean, eta gaur aurreneko zortzi postuetan sartzen diren ontziak lehiatuko dira (senior gizonezkoetan sei batel bakarrik lehiatuko dira gaur). […]