Lehen postua sendotzera

Bihar goizean goiz jokatuko dute Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropada. Orion izango da, 09:30etik aurrera. Zumaiako Arraun Elkarteak sei batel eramango ditu, hiru emakumezkoenak eta beste horrenbeste gizonezkoenak. Hain zuzen, emakumezkoen seniorrak dira ondoen dabiltzanak; Zumaia A lider da, eta hori sendotzera joango da bihar. San Juan A bi puntura du, eta Tolosaldea hirura. Zumaia B bederatzigarrena da. Emakumezkoen beste batela, kadeteena, bosgarrena da.Gizonezkoetan, jubenilak dira ondoen sailkatuak, bigarren baitaude San Pedro Aren atzetik, lau puntura.  Beste bi batelei dagokienez, infantilak zortzigarren dira, eta kadeteak hamargarren.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude