“Emaitza ezin hobea”

Gaur ere lan dotorea egin du Telmo Deunek. Orion aritu da, 17. Traineru Jaitsieran, eta zazpigarren denbora onena egin du (20.36,50). San Miguel Ligako bederatzi ontzi batu dira (beste 56 ontzirekin batera), eta zumaiarrak Orio A (20.39,02) eta San Pedro A (20.39,13) baino hobeak izan dira. Lanik onena Urdaibai Ak egin du (20.14,18), bigarren Astillero sailkatu da (20.17, 89), hirugarren Kaiku (20.19, 23), laugarren Hondarribia (20.21, 16), bosgarren San Juan A (20.21,40), eta seigarren Castro A (20.36,50). Xanti Zabaleta entrenatzaileak honela aztertu du mutilen lana: “Emandako parametroak bete ditugu, eta estropada dotorea egin dugu; helburua zen arraunketari eustea, taldea ez puskatzea, eta bete ditugu asmoak, nahiz eta bukaeran pixka bat azkartu egin garen, hobetzeko asmoaren eraginez. Emaitza ezin hobea da. Hala ere, lau hilabete gogor dauzkagu aurretik denboraldia hasi baino lehen, eta lanean segitu behar dugu, gaurko helburuak ondo bete ditugun arren. Ilusioarekin segitu behar dugu lanean, eta gaurkoak erakutsi digu kapaz garela, baina euforiak alde batera utzi behar ditugu. Izan ere, talde handiak asko hobetuko dira hemendik eta uda artean. Gaur, onenengatik 40 bat segundora ibiltzea aurrekuisten nuen, Ligako erreferentziak kontuan hartuz, baina askoz gertuago ibili gara; esperantzarako datuak dira, eta mutilei morala igotzeko baliagarriak”.p1080642.JPG Zumaia A, gaur arratsaldean, Orion. KLAUSSEREz da arratsaldeko albiste on bakarra izan. Beste Telmo Deun ere uretan izan da, jubenilak eta seniorrak nahasian. Eta bere mailan irabazi egin du, oso erraz irabazi ere (13.36,40), getariaren aurretik (14.38,45) eta Arkoteren aurretik (14.57,13).p1080680.JPG Zumaia mixtoa, gaurko estropadan. KLAUSSER

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude