Telmo Deun: debutaren testa

Igandean, uretan izango da Telmo Deun, Hondarribian, Bidasoako XI. Traineru Jaitsieran. 11etan hasiko da, eta ontzi ugari lehiatuko dira erlojuaren aurka. San Miguel Ligako aurkarien artean, Hondarribia, Orio, San Juan, San Pedro, Castro eta Urdaibai lehiatuko dira etzi. Neguko testa izango da, eta badu berezitasunik zumaiarrentzat, Xanti Zabaleta entrenatzailearen lehen estropada izango baita. Horrez gain, […]

Lehen postua sendotzera

Bihar goizean goiz jokatuko dute Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropada. Orion izango da, 09:30etik aurrera. Zumaiako Arraun Elkarteak sei batel eramango ditu, hiru emakumezkoenak eta beste horrenbeste gizonezkoenak. Hain zuzen, emakumezkoen seniorrak dira ondoen dabiltzanak; Zumaia A lider da, eta hori sendotzera joango da bihar. San Juan A bi puntura du, eta Tolosaldea hirura. Zumaia […]

Hirugarrenean garaipenik ez

Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldian, zumaiarrek ez dute garaipenak pilatzen segitu. Pasai Donibanen jokatu dute estropada, eta emaitza hauek izan dira Zumaiako arraunlarienak: emakumezkoetan, Zumaia A hirugarren izan da, San Juan A eta Tolosaldea Aren atzetik; kadeteak bosgarren izan dira, Hibaika onena izan den lehian. Gizonezkoetan, jubenilek hirugarren bukatu dute San Pedro Aren eta Ilunbe […]