Etzi egingo da arraunlarien aurkezpena

Azken urteetako ohiturari segituz, Zumaiako Arraun Elkarteak traineru denboraldia hasi aurreko aurkezpena egingo du etzi, ostiralean. 19:00etan izango da, Pulpo elkartearen eta Oxforden tartean dagoen plazatxoan. Aurten, bi traineru izango dira uretan: gizonezkoena, San Miguel ligan ariko dena, eta emakumezkoena, Euskotren ligan eta Gipuzkoako ligan ariko dena.San Miguel liga larunbatean hasiko da, Bordelen (Frantzia), puntuagarria […]

Eman da San Telmo zozketako saria

Zumaiako Arraun Elkartean santelmoetan baitan urtero antolatu ohi duen zozketak badu sariduna: Ipar Larzabal. Berea da 11.258 zenbakia. Hori izan zen zozketan atera zen ordezko zenbakia, eta lehen zenbakiaren jabea azaldu ez denez, bigarrenari eman zaio saria. Endañeta Zumaiak eta Hiru Ezkurrek jarritako produktuekin osatutako otarra egokitu zaio, elektrodomestikoak eta jakiak, hain zuzen. Luis Mari […]