Etzi egingo da arraunlarien aurkezpena

Azken urteetako ohiturari segituz, Zumaiako Arraun Elkarteak traineru denboraldia hasi aurreko aurkezpena egingo du etzi, ostiralean. 19:00etan izango da, Pulpo elkartearen eta Oxforden tartean dagoen plazatxoan. Aurten, bi traineru izango dira uretan: gizonezkoena, San Miguel ligan ariko dena, eta emakumezkoena, Euskotren ligan eta Gipuzkoako ligan ariko dena.San Miguel liga larunbatean hasiko da, Bordelen (Frantzia), puntuagarria ez den estropadarekin, eta igandean, leku berean, ofizialki ekingo dio, puntuak banatuko baitira igandeko proban.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude