Eman da San Telmo zozketako saria

Zumaiako Arraun Elkartean santelmoetan baitan urtero antolatu ohi duen zozketak badu sariduna: Ipar Larzabal. Berea da 11.258 zenbakia. Hori izan zen zozketan atera zen ordezko zenbakia, eta lehen zenbakiaren jabea azaldu ez denez, bigarrenari eman zaio saria. Endañeta Zumaiak eta Hiru Ezkurrek jarritako produktuekin osatutako otarra egokitu zaio, elektrodomestikoak eta jakiak, hain zuzen.
img_2335.jpg
Luis Mari Goikoetxea, klubeko presidentea eta Ipar Larzabal, sariduna. ENEKO DORRONSORO

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude