Bazkide egiteko aukera, opariak…

Etzi, larunbatean, Zumaiako Arraun Elkartea kalera aterako da. Erribera kalean egongo da, 18:00etatik aurrera. Bazkide egiteko aukera izango du arraun zaleak eta Telmo Deun zaleak. Aurten, berrikuntza hau izango da: 15 urtetik beherako haurrak bazkide egiten badira, urteko kuota 15 eurokoa izango dute. Hori gutxi ez, eta bi opari jasoko dituzte: arraun elkarteko lepoko eta bixera […]

“Zapore gazi-gozoa utzi dit atzokoak”

“Zapore gazi-gozoa daukat. Gozoa da, bigarren egitea, zilarra lortzea emaitza ona delako. San Juaneko apustu gogorra egin du, eta gaizki atera zaio, ura hartu duelako, baina horrek ez die gure mutilei batere meriturik kentzen. Eta gazia da zaporea, teknikoki ez dugulako gauza onik egin estropadaren lehen erdian. Hondarribiak 35 segundo atera dizkigu lehen bi luzeetan, […]

Uztaileko azken-aurreko asteburua estropadez gainezka

Atzo Gipuzkoako Txapelketan bigarren egin eta gero, bai gizonezkoek bai emakumezkoek Euskadiko Txapelketara joan beharko dute. Uztailaren 25ean da, astelehena, eta aurreko bi egunetan, TKE estropada daukate Xanti Zabaletaren arraunlariek, Pasai San Pedron eta Portugaleten. Hortaz, hiru egunetan hiru estropada jokatu beharko dituzte. Erronka latza! Emakumezkoen asteburua ere gogorra izango da. Uztailaren 23an, Pasai San […]