Bandera!!

Zumaia Kiroljokoak bandera irabazi du Santanderren (Espainia). Euskotren ligako A multzoko estropada zen, eta Galizia indartsua menderatu dute. Segundo batera ere ez da heldu aldea. Orio atzerago sartu da, 25 segundora. Ziabogan, Galizia zen aurretik, bi segundo, baina bigarren luzean, harrapatu eta pasatu egin ditu Zumaia Kiroljokoak. Multzoko sailkapenean, berdinduta daude orain bi taldeak, bosna […]

Haize bolada handia aurkari gogorrena

Hamaikagarren izan da gaur Zumaia, azkenaurreko, Santanderren (Espainia). San Miguel ligako seigarren estropa izan da, eta azkenean, badia barruan jokatu dute, itsasoan ezin zirelako balizak jarri, TKEk azaldu duenez. Bigarren txandan joan da Telmo Deun, eta gaur ere aurkari zitalak izan ditu alboan: Tiran, Hondarribia eta Astillero. Lehen ziabogara heltzerako atzetik zen traineru gorria, baina […]

“Lan ona egin dute arraunlariek”

Zumaia zortzigarren izan zen atzo, Pedreñan (Espainia), San Miguel ligako estropadan. Atzetik utzi zituen sailkapen nagusian azken lau tokietan daudenak: Castro, San Pedro, Orio eta Camargo. Ondorioz, urrunago ditu jaitsiera eta jaitsierako kanporaketa. Bigarren txandan egin zuen arraun Telmo Deunek, aurkari handiak alboan zituela: Pedreña, Hondarribia eta Tiran. Hasiera samarretik geratu zen atzean, baina duin […]