Kontxa gertu dago

Sekulako estropada egin du Zumaiak arratsaldean, Kontxara sailkatzeko erlojuaren aurkakoan. 9 segundora geratu da sailkatzetik, eta 11. egin du. Ziabogan, 4 segundora zeukan sailkapena.

Hauek sailkatu dira, ordena honetan: Astillero, Kaiku, Tiran, Hondarribia, Urdaibai, San Juan eta Pedreña. Igandeko txandak honela geratu dira: lehenengoan, Kaiku, Urdaibai, Pedreña eta Donostiarra; eta bigarrenean, Hondarribia, San Juan, Tiran eta Astillero.

Gaurko denborak:http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?cat=4&temp=13&deporte=todos&deportetmp=remo&competi=documentos&subcat=6

Xanti Zabaleta, oso pozik

“Oso gustura nago. Talde gaztea da gurea, eta 21 segundo bakarrik atera dizkigu aurrenekoak. Ez geunden sailkatzeko aukerei begira; lan ona egin nahi genuen, eta egin dugu. Oso harro nago mutilekin, asko bete nau kuadrilla hau ezagutzeak. Ez gara sailkatu, baina sailkatu bagina bezala nago, oso pozik. Esaten zuten ez zegoela mailarik aurten, eta begira, zer tarte txikian ibili garen traineru guztiak. Gainera, San Miguel ligan, puntu pila behar izan ditugu salbatzeko, eta horrek ere esaten du sekulako maila dagoela. Denbora pasatu ondoren baloratuko da aurten Zumaiak egin duena”.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude