Beteranoek eta infantil gizonezkoek, beste garaipen bana

Estropadaz gainezka egon da asteburu hau, eta Zumaiako traineruak eta batelak bertan izan dira. Goazen bi estropadak aztertzera, Hondarribiako Traineru Jaitsiera (larunbatekoa) eta Gipuzkoako Batel Ligakoa (igandekoa).

Beteranoak garaile Hondarribian

Aurreko astean Sestaon bezala, Zumaiako Beteranoek irabazi egin zuten atzo Hondarribian, bertako Traineru Jaitsieran. Getxo, Fortuna, Zarautz eta Ibaialde utzi zituzten atzean.

Senior gizonezkoak, 11. eta 13. 

Estropada berean, Zumaiako senior gizonezkoek beste pauso bat eman zuten udara begirako prestakuntzan. Zumaia A 11. izan zen, eta Zumaia B hamahirugarren. Hondarribia Ak irabazi zuen estropada, Hondarribia B eta Orioren aurretik.

Hurrengo testa Orion izango dute, bertako Traineru Jaitsieran, otsaileko azkeneko larunbatean.

EMAITZAK

Gipuzkoako Batel Ligan, infantil gizonezkoen bigarren garaipena

Bosgarren jardunaldia izan du gaur Gipuzkoako Batel Ligan, Pasai Donibanen, eta Zumaia garaile izan da infantil gizonezkoetan.

Zumaiarren emaitza guztiak hauek izan dira:

-Infantil emakumezkoetan, Zumaia (mixtoa) bederatzigarren.

-Kadete emakumezkoetan, Zumaia A laugarren /Zumaia B hamargarren.

-Infantil gizonezkoetan, Zumaia A lehenen /Zumaia B bosgarren.

-Kadete gizonezkoetan, Zumaia A hamahirugarren/Zumaia C hamazazpigarren

-Jubenil emakumezkoetan, Zumaia (mixtoa) bosgarren.

-Senior emakumezkoetan, Zumaia hirugarren.

-Bertan behera geratu da jubenil eta senior gizonezkoen estropada, haizeagatik.

Sailkapenak:http://www.fgremo.com/d…/docs/resultados/160214_oiartzun.pdf

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude