Atzo jokatu zen Pasai San Pedron Gipuzkoako batel txapelketa, eta Zumaiako emakumezkoen jubenil-seniorrek txapelketa irabazi zuten. Tolosaldeari zortzi segundo pasako tartea atera zieten. Horrez gain, ziaboga onenaren saria ere eman zioten Maider Zubieta patroiari.
Gizonezkoetan bi bigarren postu eskuratu zituzten zumaiarrek: kadeteetan eta seniorretan. Kadeteak segundo pasatxora soilik gelditu ziren Pasai Donibanetik, eta seniorrei lau segundo kendu zizkien Zarautzek.
Bestalde, Gipuzkoako batel liga ere bukatu da. Larunbatean amaitu zen. Gizonezkoeen kadete mailan, Zumaia A bigarren izan da, eta Zumaia B zazpigarren. Emakumezkoen jubenil-seniorretan, Zumaia A hirugarren sailkatu da, eta Zumaia zazpigarren.
Sailkapen guztiak hemen daude, Ligakoak eta Txapelketakoak: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/200945_123544_Gipuzkoako%20Batel%20Txapelketa.xls