Gaur azkenaurreko, baina Galiziako balorazioa, ona

Aurtengo San Miguel ligan egin duen posturik txarrena egin du Zumaiak: azkenaurreko izan da, 11. Galiziako bigarren estropada ez da ona izan emaitzari begiratzen bazaio. Atzoko leku berean egin dute arraun, Moañan, eta haizeak eta marea aldaketak goitik behera baldintzatu dute kirolarien lana; batzuei mesede egin die, besteei kalte. Zumaia egon da kaltetuen artean.

Bigarren txandan lehiatu da Telmo Deun, San Juan, Tiran eta San Pedrorekin batera. Lehen luzearen erdialdetik geratu da atzean Zumaia, eta hortxe bukatu du. Hori txarra izan, eta askoz txarragoa izan da lehen txandakoen denborak hobeak izan direla jakitea; denek hobetu dituzte zumaiarren denborak, baita Oriok eta Camargok ere, ligako azken bi sailkatuek.

Azkeneko txanda gelditzen zen, eta Castrok egin du zumaiarrena baino denbora txarragoa. Bandera Hondarribiak irabazi du, lehen txandan arraun eginez.

Ligako sailkapenean, Zumaia zortzigarren da. Sei puntura dauka azkenaurrekoa, Orio, eta 11ra azkena, Camargo. Lider berria Astillero da, gaur bigarren egin eta gero. Datorren asteburuan Espainia aldean izango dira bi estropadak: larunbatean, Pedreñan, eta igandean Santanderren”.

“Aldea handitu diegu atzekoei”

Xanti Zabaletak onartu egin du gaurko emaitza, “Galizian horrelakoak gertatzen” direla esanez: “Badakigu eremu hauek zer diren. Haizeak eta marea aldaketak kalterik handiena gure txandan egin du. Ez dut uste estropada txarra egin dugunik. San Pedrorekin ibili beharko genuela? Estropada handia egin dute, eta kalea ere gurea baino hobea zutela iruditzen zait. Bestelakoan, asteburuko balorazioa ona da, handitu egin dugulako bi azkenei ateratzen genien aldea. Hemendik bizirik ateratzea firmatzen nuen etorri aurretik, eta 8 puntu bilduta goaz; ez dago gaizki”.

Gaurko sailkapena eta alineazioak: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301304524Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/index.php?id=eu

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude