Telmo Deun Mutrikun izango da larunbatean, denboraldi-aurreko estropadan

Telmo Deuneko arraunlariek estropada izango dute asteburu honetan ere. Larunbatean izango da, Mutrikun, 16:30ean hasita, eta denboraldi-aurreko beste proba bat izango da. Zumaiarrak azken-aurreko txandan aterako dira, Ondarroa eta Getariarekin batera. San Miguel ligako beste hiru traineru ere izango dira lehian bihar Zumaiarekin batera; azken txandan joango direnak, hain zuzen: Orio, Hondarribia eta San Juan. […]

Zumaia bosgarren Ondarroako traineru estropadan; Zumaia B hamahirugarren.

Ondarroako traineru estropadan, gaur eguerdian, Zumaia bosgarren izan da, eta Zumaia B hamahirugarren. Urdaibaik irabazi du. Erlojuaren aurka aritu dira. 1. Urdaibai 20.41 2. Portugalete 20.43 3. San Juan 20.59 4. Deustu 21.03 5. Zumaia 21.16 6. Ondarru 21.19 7. Kaiku 21. 22 8. Zierbena 21.25 9. Hondarribia B 21.30 10. Orio B 22.36 (…) […]

Asteburuko estropadak

Bete-betea dator asteburua Zumaiako arraunlarientzat. Estropada askotan ariko dira. Traineruetan, Telmo Deun Ondarroan izango da larunbat eguerdian, denboraldi-aurreko estropadan parte hartzen. Hilabete baino gutxiago falta da ekainaren 19an San Miguel liga hasteko (Zumaia liga nagusian ariko da hiru urteren ondoren), eta test ona izango da prestakuntza nola doan ikusteko. Zumaia B ere Ondarroan izango da. Erlojuaren aurkako […]

Bukatu da trainerilla denboraldia Zumaiarentzat

Gipuzkoako Trainerilla Ligako azkeneko estropada jokatu zuten atzo Hondarribian, eta gaurko Gipuzkoako Txapelketara sailkatzeko estropada ere bazen. Zumaiak emaitza hauek atera zituen atzo: -Jubenilak: zazpigarren. -Seniorrak (Federazio Saria): seigarren. -Seniorrak (Liga): zazpigarren. Ligako sailkapenean, honela bukatu dute: -Jubenilak: bosgarren. -Seniorrak (Liga): zazpigarren. Gipuzkoako Txapelketan aritzeko ez ziren sailkatu zumaiarrak, baina aukera hori izan ez duten […]

Trainerilla Ligako hirugarren estropadako emaitzak

Gipuzkoako Trainerilla Ligako hirugarren estropada jokatu zuten larunbatean, Orion. Han izan zen Zumaia, hiru ontzirekin, hirurak gizonezkoenak: jubeniletan bat, eta seniorretan bi. Jubenilak seigarren izan ziren; seniorretan, Federazio Sarian ari den trainerilla bederatzigarren sailkatu zen, eta Ligako lehian ari dena zortzigarren. Sailkapenak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/160507_orio.pdf Igandean zen jokatzekoa laugarren jardunaldia, Getarian, baina bertan behera geratu zen, haize […]

Infantilak laugarren Espainiako Batel Txapelketan

Vigon (Galizia), jokatu dute larunbatean eta igandean Espainiako Batel Txapelketa, eta Zumaiako Arraun Elkarteko infantil gizonezkoek laugarren egin dute. Finalerako sailkatu ziren larunbatean, beste lau talderekin batera, eta igandeko estropadan, finalean, ezin izan zuten dominarik irabazi; gutxigatik, baina ezin. Izan ere, oso tarte txikian sartu ziren bigarrena, hirugarrena eta laugarrena. Rianxok irabazi zuen (4.31), Castro […]

Espainiako Batel Txapelketan izango dira infantilak asteburuan, Vigon

Espainiako Batel Txapelketa jokatuko dute asteburuan Vigon (Galizia), eta han izango da Zumaiako infantil gizonezkoen batela. Sailkatze estropada larunbatean daukate, 17:00etan, eta finalak igandean izango dira. B mailako finalak (kontsolazio finalak) 10:00etan hasiko dira, eta final nagusiak 12:00etan. Zumaiarren aurkariak hauek izango dira: Cabo da Cruz, Rianxo, Mar de Bueu eta Robaleira (Galizia); Castro eta […]

Ikurriña, eta brontzezko domina Euskadiko Batel Txapelketan

Ederra joan da Euskadiko Batel Txapelketa Zumaiako Arraun Elkartearentzat. Urrezko domina eta brontzezko bana ekarri zituzten arraunlariek Legutioko urtegitik (Araba). Infantil gizonezkoek txapelketa irabazi zuten. Bermeo, Santurtzi eta Arkote atzean utzi zituzten atzoko finalean. Hiruna segundo atera zieten Bermeori eta Santurtziri, eta bederatzi Arkoteri. Denboraldi paregabea daramate Aitor Alzibar eta Iñaki Aristik entrenatzen dituzten arraunlariek. […]

Euskadiko Batel Txapelketan ariko da Zumaia asteburuan

Batel denboraldiko azkeneko estropada jokatuko dute asteburuan,  Legutioko urtegian (Araba). Txapelketetan handiena izango dute jokoan: Euskadikoa. Hantxe izango da Zumaia, eta maila guztietan izango du ordezkaritza, jubenil gizonezkoetan eta senior gizonezkoetan izan ezik. Larunbateko estropadan erabakiko da zein lau batel sailkatuko diren igandeko finaletara. Lau denbora onena lortzen dutenek lortuko dute finalerako txartela. Biharko estropada […]