Bi bigarren postu

Atzo jokatu zen Orion Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropada, eta zumaiarren artean, bi ontzik egin zuten lanik onena: bigarren izan ziren emakumezkoak (Zumaia B), senior-jubeniletan, eta gizonezkoak, jubeniletan. Bestelakoan, emakumezkoen beste batela seigarren izan zen, eta kadeteen ontzia bosgarren. Gizonezkoetan, hauxe izan zen besteen lana: infantilak hamargarren sailkatu ziren, eta kadeteak hamaikagarren.

Ioseba Urbieta, eskerrak ematen

Ioseba Urbietak, Zumaia Kiroljokoako entrenatzaileak, denboraldia amaitu duten honetan, eskerrak eman nahi dizkie urtean zehar laguntzen egon zaizkien guztiei, eta idatzi hau egin du: Urte zaila izan da, baina bueno, emaitza aldetik nahiko txukun ibili gara. Esan nahi dudan gauza bakarra hau da: jendeak igual pentsatuko du bakarrik egon naizela nire lanean, eta beti Ioseba […]

Zumaia B zortzigarren Getxon, ezohiko estropadan

Zumaia B goiko lekuetatik besteetan baino urrunago ibili da gaur. Getxon izan dute estropada, KAE 2ko laugarrena, eta zortzigarren sailkatu da. Kaleek eta eguraldiak erabat baldintzatu dute estropada, eta zumaiarrei mesede handirik ez die egin. Gainera, hiru segundoko zigorra ere jarri diete epaileek, hirugarren ziabogan arauen bat hausteagatik. Portugaletek irabazi du, Mundaka eta Zarautzen aurretik. […]

Bihar jokatuko da Federazio Sariko hirugarren estropada, eta Zumaiako lau batel bertan izango dira

Bihar igandea, 11:00etan, Donostian, Federazio Sariko hirugarren estropada jokatuko da, eta han izango dira Zumaiako Arraun Elkarteko lau batel: emakumezkoetan, jubenil-seniorretan bi, eta gizonezkoetan, kadeteetan, beste bi. Lehen estropadako sailkapenak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/20081220_195252_Copia%20de%20Federazioa%20trofeoa.xls Bigarren estropadako sailkapenak hemen daude:  http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/E/200914_140537_Federazioa%20trofeoa.xls