Gipuzkoako trainerilla txapelketa jokatuko da bihar eta etzi

Pasai San Pedron jokatuko da bihar eta etzi Gipuzkoako trainerilla txapelketa. Hasiera batean Hondarribian zen jokatzekoa, baina itsasoaren iragarpenak batere onak ez direnez, lekuz aldatzea erabaki du Gipuzkoako Federazioak. Bihar 16:30ean emango zaio hasiera estropadari, eta etzi, 11:30ean. Zumaiak bost ontzi aterako ditu: emakumezkoetan bat eta gizonezkoetan lau.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude