Telmo Deun zazpigarren Mutrikun

Mutrikuko estropada jokatu zen atzo, traineruen denboraldiko bigarrena Euskal Herrian, eta lehiaketa ofizialak hasi aurreko azkenekoa. Telmo Deun zazpigarren sailkatu zen. Bere txandan, Kaiku eta San Pedro izan zituen aurkari, eta azkena bukatu zuen, bizkaitarrengandik 27 segundora, eta gipuzkoarrengandik 14ra. Estropada Kaikuk irabazi zuen, Urdaibai, Zarautz, San Pedro, Hondarribia eta Orioren aurretik. 18 ontzi lehiatu ziren: […]