Zumaia A bosgarren Pasai San Pedron, eta Zumaia B 13.

Oso emaitza ona lortu du Zumaia Ak Pasai San Pedroko traineru jaitsieran. Bosgarren egin du. Urdaibai izan da onena, Orioren aurretik. Zumaiarren lan ona azaltzeko bi datu: Castrok, hirugarrenak, lau segundo besterik ez die atera, eta San Juanek, laugarrenak, segundo bakarra. Zumaiarren atzetik San Pedro sartu da, lau segundora.Zumaia Bk ere lan ona egin du. […]

Kale edo bale

Gipuzkoako batel ligan, emakumezkoen jubenil-senior mailan, Zumaia B bigarren izan da gaur Orion. Tolosaldeak irabazi du, eta sailkapenean berdinduta daude orain. Bihar erabakiko da bietako zein den garailea, azken estropada jokatuko baita Donostian (11:00etan).Beste mailetan, gizonezkoetan, infantilak zazpigarren izan dira, eta kadeteak bosgarren.