Zumaian hasiko da Gipuzkoako Batel Liga larunbatean

Datorren larunbatean, arraun giroa nagusi izango da herrian, Gipuzkoako Batel Ligako aurreneko estropada jokatuko baita. 16:00etatik aurrera, batel ugari lehiatuko dira, erlojuaren aurka Urola ibaian. Zumaiako Arraun Elkartearen ordezkaritza ere handia izango da, sei batel ariko direlako lehian: emakumezkoetan, kadeteek bat aterako dute, eta seniorrek bi. Gizonezkoetan, hiru izango dira: infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan bana.Liga hasierak bete-betean harrapatuko du Zumaia. Izan ere, bigarren jardunaldia ere herrian jokatuko da. Igande honetan zortzi izango da, urtarrilaren 30ean, 11:ooetan hasita.neskak-jub-entren.JPG

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude