Emakumezkoen batela Espainiako Txapelketan

Bihar eta etzi Espainiako Batel Txapelketa jokatuko da Ferrolen (Galizia), eta han izango da Zumaiako ordezkaritza, emakumezkoen batela, hain zuzen. Seniorren mailan ariko da, eta bihar sailkatzeko estropada izango dute jokoan. Beste zazpi aurkariak hauek dira: Astillero eta Trasmiera (Kantabria), Chapela, Samertolameu, Mar de Bueu, Cabo da Cruz eta A Cabana (Galizia), eta San Juan […]

Trainerillak, bihar Zarautzen, eta etzi Pasai Donibanen

Gipuzkoako Trainerilla Ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatuko dituzte bihar eta etzi. Zarautzen da biharkoa, 16:30ean, eta Pasai Donibanen etzikoa, 10:30ean. Hantxe izango da Zumaia, gizonezkoen eta emakumezkoen ontziekin: seniorrak eta jubenilak izango dira aurrenekoen kasuan, eta seniorrak bigarrengoen baitan. Zumaiako bi trainerilla Mutrikuko estropadan, duela hamabost egun. KLAUSSER