Bihar ekingo zaio trainerillen Gipuzkoako Ligari. Mutrikun (Gipuzkoa) da aurreneko estropada, 17:00etan, eta hantxe izango da Zumaiako ordezkaritza, hiru ontzirekin, hirurak gizonezkoenak eta senior mailakoak. Etzi izango da bigarren jardunaldia, leku berean, 11:00etan.
Daily Archives: 2011(e)ko apirilak 15
Euskadiko batel txapelketara lau batelekin
Bihar eta etzi jokatuko da Euskadiko Batel Txapelketa, Legutioko urtegian (Araba). Zumaiak lau ontzi eramango ditu: emakumezkoetan kadeteena eta seniorrena, eta gizonezkoetan infantilena eta jubenilena. Bihar 16:00etan da estropada, eta etziko finaletarako zein sailkatuko diren argituko da. Etzi, 11:00etan hasiko da lehia. Zumaiarren artean, seniorrak eta jubenilak doaz emaitza ona lortzeko itxaropenarekin. Emaitza ona litzateke, […]