Urdaiazpikoaren Estropadako bandera, Zumaiara

Traineruan aurreneko estropada jokatu, eta irabazi. Horixe egin dute gaur goizean Zumaiako arraunlariek. Emakumeen estropada jokatu da Baionan (Lapurdi), eta denboraldi honetako lehen estropada izan du herriko ontziak. Bada, erraz irabazi dute Urdaiazpikoaren Estropadako bandera. Errobi ibaian lehiatu dira Hondarribia eta bertako Ibaialde taldeekin batera, eta hondarribiarrei 38 segundoko tartea atera diete Joxe Enrike Manterola […]