Jubenilak lehenen gaur ere

Gipuzkoako Trainerilla Ligako seigarren estropada jokatu dute gaur goizean Pasai San Pedron, eta Zumaiako jubenilak nagusi izan dira gaur ere, atzoko emaitza bera lortuz. Hiru segundora gelditu da San Pedro, eta 11ra Getaria A.
Gizonezkoen beste ontzia, seniorrena, zazpigarren izan da Ligan, San Pedro irabazletik minutu eta hogeita hamahiru segundora. Federazio Kopan Zumaia C izenarekin ateratzen ontzia lehiatu da Ligan.
Emakumezkoetan, hirugarren izan da Zumaia. Getariak 25 segundo atera dizkio, eta Hondarribiak lau pasatxo.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude