Zumaia Kiroljokoa, bihartik Gipuzkoako ligan

Bihar hasiko da emakumezkoen Gipuzkoako liga, eta hantxe izango da Zumaia Kiroljokoa. Pasai Donibanen jokatuko dute aurreneko estropada, 17:00etan hasita.
Ligan beste bost klub ariko dira arraunean zumaiarrekin batera: Getaria-Tolosa, Orio, San Juan, Hondarribia eta Lutxana. Bizkaiko kluba gonbidatua da, estropada denetan hartuko du parte, baina ez da liga irabazteko lehian sartuko.
Sei estropada jokatuko dituzte: gaur, uztailaren 10eean (Zumaian), uztailaren 23an (Pasaian), abuztuaen 7an (Getarian), abuztuaren 21ean (Hondarribian) eta abuztuaren 27an (Orion).
Gaur, bost talde ario dira, Hondarribiak aulki mugikorreko estropada duelako.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude