“Zapore gazi-gozoa utzi dit atzokoak”

“Zapore gazi-gozoa daukat. Gozoa da, bigarren egitea, zilarra lortzea emaitza ona delako. San Juaneko apustu gogorra egin du, eta gaizki atera zaio, ura hartu duelako, baina horrek ez die gure mutilei batere meriturik kentzen. Eta gazia da zaporea, teknikoki ez dugulako gauza onik egin estropadaren lehen erdian. Hondarribiak 35 segundo atera dizkigu lehen bi luzeetan, baina beste bietan 13 bakarrik; guk hirugarrenean 4 kendu dizkiogu, gainera. Normalena litzateke alde handiena azken bi luzeetan ateratzea, eta horrek esan nahi du guk lehen bi luzeetan ez dugula gauza onik egin. Bueltako bi luzeetan teknika aldetik ez gara ondo ibili, baina badakigu zer hobetu behar dugun, eta lan egingo dugu hobetzeko. Gaurko baldintzak oso txarrak izan dira arraunerako, abilezia behar zen, eta Hondarribiak erakutsi du abilak direla”.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude