Zumaia Kiroljokoak bandera irabazi zuen atzo Gipuzkoako Ligan, Orion. Getaria-Tolosa faboritoari irabazteko gai izan zen, segundo pasatxoko aldearekin. Traineru berriarekin egin zuten arraun zumaiarrek, Zarauzko Arraun Elkarteak utzitakoarekin, alegia.Gipuzkoako Liga atzo bukatu zen, eta Zumaia Kiroljokoa bigarren izan da. Getaria-Tolosak irabazi du.
Orain, hurrengo erronka datorren ostiralean izango dute Joxe Enrike Manterolaren arraunlariek: Kontxara sailkatzeko estropada. Lau aurrenen artean sartu beharko dute, hurrengo bi igandeetan bandera garrantzitsuenaren lehian sartzeko.