Trenaren lehen bagoian, eta bandera batekin

Zumaia Salegi Jatetxea Euskotren ligan izango da. Gaur, hirugarren egin du Zarautzen, eta atzo aurrena eginda, bera izan da onena sailkatze estropadan. Galizia eta San Juan ere sailkatu dira, eta Getaria-Tolosa da laugarrena (hau barruan zen, iazko garaile izateagatik). Bikaina izan da gaurkoa. Galizia izan da azkarrena, Getaria-Tolosa bigarren, Zumaia Salegi Jatetxea hirugarren, eta San […]

Gutxi iraun du pozak

Zumaia Altuna Uria azken-aurreko da San Miguel ligan. Atzo eta gaur, joan zen asteburuan lortutako altxorra kendu diote. Atzo azkena izan bazen Portugaleteko labirintoan, gaur azken-aurreko izan da Zarautzen. Bost talde zituen atzetik ostiralean (Castro, Astillero, Pedreña, Portugalete eta Zierbena), eta orain, Zierbena bakarrik du atzetik; beste laurek aurrea hartu diote. Gaur, askotan gertatzen zaiona gertatu […]