Bina estropada asteburuan

Zumaia Altuna Uriak eta Zumaia Salegi Jatetxeak bina estropada izango dituzte asteburuan.

Bihar, Pasaian ariko dira, erlojuaren aurka. Zumaia Altuna Uriak San Miguel ligako bederatzigarren estropada izango du (18:30), eta lehen txandan ariko da, Zierbena, Portugalete eta Pedreñarekin; minutuko tartearekin aterako dira laurak.

Hiru ziaboga eta lau luze egin beharko dituzte.

Ligako sailkapenean, Zumaia azken-aurreko da.

Zumaia Salegi Jatetxeak Gipuzkoako ligako estropada izango du, laugarrena (18:00). Getaria-Tolosa, Orio, Hibaika, San Juan eta Hondarribia izango ditu arerio. Minutuko tartean aterako dira denak.

Ziaboga bat eta bi luze osatu beharko dituzte.

Sailkapenean, lider da Zumaia.

Igandean, Getxon

Etzi, Getxon izango dira bi traineruak. Gizonezkoek San Miguel ligako hamargarren estropada jokatuko dute, ohiko ereduan (ez erlojuaren aurka), biharko emaitzen arabera osatuz txandak (12:30).

Emakumezkoek Euskotren ligako bosgarren estropada izango dute (12:00). Lider dira zumaiarrak hor ere.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude