Aspaldiko sailkapenik onena: zortzigarren

Zumaia Altuna Uriak lan ederra egin du gaur Pasaian, San Miguel ligako bederatzigarren estropadan. Zortzigarren izan da, aspaldiko emaitza onena lortuz. Eta beste emaitzak ere aldeko izan dira; Pedreñarena, kasu. Hiru puntu jan zaizkie espainiarrei, eta 6 puntura murriztu da haiek aldeko duten tartea.

Erlojuaren aurka aritu dira traineruak, eta bere txandan, zumaiarrek bigarren egin dute. Portugaletek irabazi die, eta gureek Pedreña eta Zierbena gainditu dituzte. Gero, bigarren txandako Astillerok eta Castrok ez dute hobeto Telmo Deunen denbora.

Bandera Kaikuk irabazi du.

Gaurko sailkapena.

Ligako sailkapena.

Bihar, Getxon jokatuko dute hamargarren estropada, eta gaurko sailkapena hartuko denez kontuan, Zumaia Altuna Uria bigarren txandan joango da, Portugalete, San Pedro eta San Juanekin batera.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude