Gerta zitekeen, eta gertatu egin da

Zumaia Altuna Uriak eta Zumaia Salegi Jatetxeak ez dute egunik onena izan gaur, Euskadiko traineru txapelketan. Gizonezkoak azkena izan dira, zortzigarren, eta emakumezkoek brontzezko domina lortu badute ere, oso atzean ibili dira.

Ez dira emaitza harrigarriak izan. Gerta zitekeen, asteburu gogorra izan dutelako arraunlariek, eta egun gutxira jokatu delako txapelketa. Ez dira ondorio negatiboak atera behar gaurkoagatik.

Zumaia Altuna Uriak lehen txandan egin du arraun, Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketetan hirugarren eta laugarren izan ziren ontziak bildu dituen laukoan. San Pedro, Portugalete eta Santurtzi lehiakide. Eta laugarren kalean, denetan txarrenean, zumaiarrak. Hasieratik geratu dira atzean, eta horrela joan dira gauzak gero ere.

Txanda nagusian, Kaikuk irabazi die Urdaibai, Hondarribia eta San Juani, eta txapelketa hara joan da.

Asteburuan, Zumaia Altuna Uriak jai izango du lehiari dagokionez, San Miguel ligak atsedena duelako, Espainiako txapelketa delako Castron (Espainia).

Gaurko sailkapena.

Zumaia Salegi Jatetxea, burua galdu gabe

Lehen luzean lehian ibili dira zumaiarrak, Getaria-Tolosarekin batera eta San Juanen aurretik, baina ziabogan eta handik ateratzean, atzean geratu dira. Hortik aurrera, ikusirik ezinezkoa zela getariarren eta sanjuandarren ingurura gerturatzea, bere estropada egitera joan dira zumaiarrak, burua galdu gabe. Estropada garrantzitsua datoz hurrengo asteetan.

Datorren larunbatean, Gipuzkoako ligako bosgarren estropada dute, gaur bezala, Orion (16:30).

Gaurko sailkapena.

Argazkiak (Klausser).

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude