Zumaia Salegi Jatetxea Ondarroan izango da igandean, lehiaketa ofizialetatik kanpoko estropadan

Zumaia Salegi Jatetxeak lanean segitzen du traineruetako denboraldi ofiziala prestatzen. Neguan oso lan ona egin eta gero, ate joka ditu Euskotren liga (sailkatuta dago, iazko garaile izateagatik) eta Gipuzkoako liga. Aurretik, ordea, prestakuntza doitzeko estropadak jokatzeko aukera izaten ari da, eta igandean Ondarroan izango da.

Hango Arraun Astearen baitan, estropada antolatu dute, eta 11:30ean jokatuko da emakumezkoena. Zarautz, Bizkaia, Hibaika eta Orio izango ditu aurkari Zumaia Salegi Jatetxeak.

Joan zen igandean, Lekeition, bandera irabazi zuen, prestakuntzako beste estropada batean.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude