Zazpigarren izan da gaur Telmo Deun

Estropada handia egin dute gaur Zumaiako arraunlariek Portugaleten, San Miguel ligako hirugarren estropadan. Zazpigarren izan dira, eta puntu sortari esker, sailkapen nagusian atzean utzi dute Castreña, azken sailkatua. Zumaia azken-aurrekoa da, Pedreñarekin berdinduta, eta bi puntura dauka Astillero.

Lehen txandan joan da Zumaia, eta Tiranen atzetik (bandera irabazi du) bigarren egin du. Pedreña eta Castreña atzean utzi ditu. Gero, beste bi txandetako hainbat ontzi ere atzetik sartu zaizkio. Egun biribila!

Atzo Laredon azken-aurreko egin zuen.

Estropadako sailkapena

Ligako sailkapena

Datorren asteburuan Galizian izango dira bi estropadak: larunbatean Sanxenxon, eta Moañan igandean.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude