Bosgarren bandera dagoeneko

IMG-20150704-WA0009

Ederra izan da asteburu hau ere Zumaiako Arraun Elkartearentzat. Emaitza onek beti edertzen dutelako balorazioa. Bosgarren bandera irabazi du Zumaiak dagoeneko: hiru emakumezkoek eta bi gizonezkoek.  Zumaiak trapua astintzea lortu du berriz ere KAE 1 ligan, laugarren jardunaldian eta Santurtzin. Telmo Deun izan zen azkarrena, hirugarren txandan nagusituz, eta era horretara, bigarren bandera jarraian irabazi zuen. Ondarroari segundo pasatxo atera zion, eta Getariari zortzi.

Ligako sailkapenean, Getariak baino lau puntu gutxiago dauzka Zumaiak, bigarren lekuan, eta Ondarroa hirugarrenari bi ateratzen dizkio.

Bosgarren jardunaldia datorren larunbatean izango dute, 17:00etan, Donostian.

Santurtziko estropadako argazki bilduma, hemen. (Klausser)

KAE 2 ligari dagokionez, igandean hasi zen, Sestaon, eta Zumaia B 11. sailkatu zen. Erlojuaren aurka aritu ziren 14 traineruak, eta azkarrena Hondarribia B izan zen. Zumaiarrei minutua eta zortzi atera zien garaileak.

Hurrengo bi estropadak datorren larunbatean eta igandean ditu Zumaia Bk, ligakoak biak, jakina. Larunbatean Donostian, 12:00etan, eta igandean, Pasai San Pedron 11:00etan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude