Bukatu da Gipuzkoako Batel Liga: azken sailkapenak

Atzo bukatu zen Gipuzkoako Batel Liga, eta zumaiarrentzat emaitza paregabearekin. Infantil gizonezkoek irabazi egin dute Liga, lan bikaina eginez. Azkeneko 11 estropadak segidan irabazi eta gero, nagusitasunez lortu dute Ligan gailentzea. Maila horretan bertan, Zumaia B zazpigarren izan da, eta Zumaia C hamaseigarren. Aitor Alzibar eta Iñaki Aristi izan dira infantilen entrenatzaileak.

Beste maila guztietan, hauek izan dira Zumaiaren emaitzak::

  • Infantil emakumezkoetan, bederatzigarren bukatu dute.
  • Kadete emakumezkoetan, Zumaia A bosgarren izan da, eta Zumaia B hamahirugarren.
  • Kadete gizonezkoetan, Zumaia A zortzigarren izan da, Zumaia B hamalaugarren, eta Zumaia C hogeigarren.
  • Jubenil gizonezkoetan, Zumaia hamabigarren izan da.
  • Senior emakumezkoetan, bigarren egin du Zumaiak.

Sailkapenak: http://www.fgremo.com/data/docs/clasificaciones/puntos_bateles47.pdf

infantilak txapeldun 1 infantilak txapeldun 2

Gipuzkoako Batel Txapelketa , datorren asteburuan

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko dute datorren asteburuan, eta hantxe izango da Zumaia bere batel eta arraunlariekin. Larunbatean, saillkatze estropada izango da, 17:00etan, Pasaian, eta igandean, 10:00etan, finalak, leku berean.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude