Asteburuan jokatu da Euskadiko batel txapelketa Portugaleten, eta zumaiarrek bigarren, hirugarren eta laugarren postuak eskuratu dituzte. Emakumezkoetan, bigarren izan ziren jubenilak, eta hirugarren seniorrak. Gizonezkoetan, laugarren bukatu zuten seniorrek. Laugarren batela, kadete gizonezkoena, ez zen sailkatu atzoko finalerako.
Hemen daude sailkapenak: euskadiko-batel-txapelketa.pdf