Aurreneko estropadan, aurreneko garaipena

Ederki ekin dio Zumaiako Arraun Elkarteak Gipuzkoako Batel Ligari. Herrian bertan jokatu da estropada, erlojuaren aurka, eta emakumezkoetan lehendabiziko garaipena lortu dute. Zumaia A izan da onena (9.16,33), hiru segundo kendu dizkio Hibaika Ari, eta bederatzi Tolosaldea Ari; Zumaia B bosgarren sailkatu da, 22 segundora.p1000765.JPG Zumaia A, gaur lehian. Aurretik atzera: Leire Antia, Atsegin Odriozola, Irati Zubieta, June Aranbarri eta Nagore Osora patroia.

Beste mailetan, hauek izan dira zumaiarren emaitzak: emakumezkoetan, kadeteek seigarren egin dute, San Pedro irabazletik 34 segundora. Gizonezkoetan, infantilak zortzigarren izan dira, Hibaika A aurrenekotik 37 segundora; kadeteek hamaikagarren bukatu dute, San Juan A garaileak baino  50 segundo gehiago eginda; azkenik, jubenilek, oso gertu izan dute irabaztea, bigarren egin dutelako, San Pedrok baino bi segundo gehiago eginda.Ligako hurrengo estropada ere Zumaian jokatuko da, bihar zortzi, urtarrilaren 30ean, 11:00etan hasita. Erlojuaren aurka ariko dira orduan ere.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude