Zumaia hamaikagarren San Miguel ligaren hasieran, Bartzelonan

Zumaiak ekin dio San Miguel ligari. Atzo izan zen, Bartzelonan (Herrialde Katalanak), eta hamaikagarren izan zen. Hirugarren eta azken txandan aritu zen, Urdaibai (estropadako garailea), Tiran eta San Juanekin. Beste hirurekin hanka egin zioten, eta bakarrik egin behar izan zuen estropada. Azkenean, lehen txandako Castroren denbora hobetu ahal izan zuen, eta kantabriarrak izan ziren azkena […]

Zumaia Salegi Jatetxea nagusi Ondarroan

Zumaia Salegi Jatetxeak beste garaipen bat pilatu zuen atzo goizean. Ondarroan jokatu zen estropada, bertako Arraun Astearen baitan, II. Antiguako Ama estropada, eta nagusi izan ziren zumaiarrak. Hasi eta buka. Hibaika, Orio, Bizkaia eta Zarautz izan zituzten aurkari, eta ziaboga bakarrera jokatu zuten, ohiko moduan. Lehen luzean geratu ziren gauzak garbi. Ziabogan, zortzi segundu aurretik […]

Zumaia Salegi Jatetxea Ondarroan izango da igandean, lehiaketa ofizialetatik kanpoko estropadan

Zumaia Salegi Jatetxeak lanean segitzen du traineruetako denboraldi ofiziala prestatzen. Neguan oso lan ona egin eta gero, ate joka ditu Euskotren liga (sailkatuta dago, iazko garaile izateagatik) eta Gipuzkoako liga. Aurretik, ordea, prestakuntza doitzeko estropadak jokatzeko aukera izaten ari da, eta igandean Ondarroan izango da. Hango Arraun Astearen baitan, estropada antolatu dute, eta 11:30ean jokatuko […]

Zumaiak igandean ekingo dio San Miguel ligari

Zumaiari heldu zaio lehian sartzeko ordua. Igandean hasiko da San Miguel liga, Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Eguerdiko 12:00etan jokatuko da estropada, eta puntuagarria izango da. Txandak zozkatu dituzte asteon, eta honela geratu dira: Castro, San Pedro Ecolmare, Orio Babyauto eta Kaiku Ambilamp Portugalete Eulen, Hondarribia Orsa, Pedreña eta Astillero Zumaia, San Juan Iberdrola, Tirán Pereira eta […]

Zumaia Salegi Jatetxearen aurreneko bandera, Lekeition

Zumaia Salegi Jatetxeak traineru denboraldiko aurreneko estropada irabazi zuen igandean, Lekeition. Nagusi izan zen Orio, Bizkaia eta Hibaikaren aurretik (azken hau kanporatu egin zuten epaileek). Itsaso txarra zegoen, eguraldi haizetsua, baina zumaiarrak ondo moldatu ziren. Erlojuaren aurka binaka aritu ziren lanean.  

Asteburuko emaitzak

Gipuzkoako Trainerilla Ligan bi estropada jokatu dituzte asteburuan, eta zumaiarren emaitzak onak izan dira: garaipen bat (emakumezko seniorrak), bigarren postu bat (jubenil gizonezkoak) eta laugarren postuak (3; emakumezko seniorrak, jubenil gizonezkoak eta senior gizonezkoak) eskuratu dituzte. Atzoko sailkapenak, Orion. Gaurko sailkapenak, Getarian.

Hirugarren, emakumezko seniorrak Euskadiko Batel Txapelketan

Euskadiko Batel Txapelketan, Legution, Zumaiak brontzezko domina bat lortu du. Emakumezkoen senior ontzia izan zen hirugarren, San Juanen eta Getxoren atzetik. Beste bi ontzi ere aritu ziren finaletan, Federazio Sarian biak (larunbateko sailkatze estropadan, bosgarren eta zortzigarren postuen artean geratu ziren ontzien jokatzen dute): emakumezkoetan, infantilak bigarren izan ziren, eta gizonezkoak hirugarren.