Etzi, igandea, 11:00etan, batelen Gipuzkoako Ligari ekingo zaio Trintxerpen. Guztira, hamar estropada jokatuko dituzte martxoaren 29ra bitartean. Zumaian ere izango da Ligako estropada, martxoaren 28an, eta txapelketako azkenaurreko jardunaldia jokatuko da.
Zumaiako Arraun Elkarteko lau batel ariko dira Ligan: emakumezkoetan, jubenil-senior mailan bi aterako dira, eta gizonezkoetan, kadeteetan, beste bi.
Gipuzkoako Txapelketa, aldiz, Liga bukatu eta gero jokatuko da, apirilaren 4an eta 5ean, San Pedron. Euskadikoa, berriz, apirilaren 18an eta 19an.
Ez zen jokatu Federazio Sariko hirugarren estropada itsaso txarragatik
Atzo eguerdian zen jokatzekoa Donostiako badian batelen Federazio Sariko hirugarren estropada, baina bertan behera gelditu zen itsaso handia zegoelako. Ez da beste egun batean jokatuko estropada hori, eta batelen hurrengo hitzordua Gipuzkoako Ligako lehen estropada izango da, otsailaren 1ean, Trintxerpen.
Bihar jokatuko da Federazio Sariko hirugarren estropada, eta Zumaiako lau batel bertan izango dira
Bihar igandea, 11:00etan, Donostian, Federazio Sariko hirugarren estropada jokatuko da, eta han izango dira Zumaiako Arraun Elkarteko lau batel: emakumezkoetan, jubenil-seniorretan bi, eta gizonezkoetan, kadeteetan, beste bi.
Lehen estropadako sailkapenak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/20081220_195252_Copia%20de%20Federazioa%20trofeoa.xls
Bigarren estropadako sailkapenak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/E/200914_140537_Federazioa%20trofeoa.xls
2009ko San Miguel Ligako behin-behineko egutegia
2009ko San Miguel Liga ari da egutegia prestatzen, eta momentuz, behin-behinekoa egin dute. Aldaketak izan daitezke oraindik, baina ez baleude, Zumaiako Ikurriña abuztuaren 1ean jokatuko litzateke, larunbatean (ia beti igandean jokatu izan da orain arte). Hauxe da behin-behineko egutegi hori, 18 estropada puntuagarriz osatua:
UZTAILA
4 Bilbo 5 Kaiku (Portugalete)
11 Cabo Cruz 12 Tiran
18 O Grove 19 Meira
25 Pedreña 26 Telefonica Bandera
ABUZTUA
1 Zumaia 2 Getxo
15 Zarautz 16 Zarautz
22 Hondarribia 23 San Pedro
29 Orio 30 Castro
IRAILA
19 Bermeo 20 El Corte Ingles Bandera
EuskoTren Ligaz eta Euskal Ligaz blogak.baleike.eus-en
Bigarren, hirugarren eta seigarren Zumaiako batelak Federazio Sarian
Zumaiako Arraun Elkarteko hiru batelek hartu zuten parte atzo Federazio Sariko bigarren estropadan, Donostian. Emakumezkoetan, batel bat hirugarren sailkatu zen, eta bestea seigarren. Gizonezkoetan, kadeteek bigarren egin zuten.
Emaitzak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/E/200914_140537_Federazioa%20trofeoa.xls
Zumaiako Arraun Elkarteko hiru batel ariko dira etzi Federazio Sariko bigarren estropadan, Donostian
Etzi goizean, 11:00etan, Donostian, Federazio Sariko bigarren estropada jokatuko da, eta han izango dira Zumaiako Arraun Elkarteko hiru batel: emakumezkoen jubenil-seniorretako bi, eta gizonezkoetan, kadeteetako bat.
Lehen estropadako emaitzak aurreko albistean jarrita daude.
Kadete mutilak bosgarren, eta senior neskak bigarren bateletako Federazio trofeoan
Joan zen larunbatean, bateletako Federazio trofeoa jokatu zen Donostian, Santo Tomas saria, eta Zumaiako Arraun Elkarteak bi ontzi izan zituen. Kadete mutilak bosgarren sailkatu ziren, eta seniorretan, neskek bigarren egin zuten.
Federazio trofearen hurrengo estropada urtarrilaren 3an jokatuko da, Donostian bertan. Hirugarrena eta azkena, berriz, urtarrilaren 18an, Donostian. Otsaila hasieran ekingo diote Gipuzkoako Ligari.
Sailkapenak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/20081220_195252_Copia%20de%20Federazioa%20trofeoa.xls
San Miguel ligako kluben fitxaketak eta bajak
`Berria’ egunkariak atera du informazioa, eta bertan, datorren denboraldiari begira, San Miguel ligako kluben fitxaketen eta bajen berri ematen da.
Hemen dago albistea: http://www.berria.info/paperekoa/kirola/2008-11-22/031/005/Pixka_bat_mugitu_da_._San_Miguel_ligako_klubak_entrenatzen_hasi_dira_jada_eta_ia-ia_osatu_dituzte_hurrengo_urterako_taldeak._Arraunlarien_mugimendua_ez_da_handia_izan_aurten..htm