Zumaia B bosgarren gaur ere, herriko estropadan

KAE 2 ligako hamargarren estropada Zumaian jokatu da gaur, eta Zumaia Bk bosgarren egin du. Hirugarren txandan jardun dute zumaiarrek, eta bigarren egin dute, Santanderren atzetik, eta Colindres nahiz Mundakaren aurretik. 3 segundoko zigorra ezarri diote Telmo Deuni, beste txandaren bat jokoan zela, haien norabide berean beroketa egiteagatik; aurretik beste abixu bat jasota zegoen, eta […]

Zumaia hamargarren Getxon

San Miguel ligako hamargarren estropada jokatu da gaur Getxon, eta Zumaia hamargarren izan da. Lehen txandan jardun du Telmo Deunek, eta bigarren egin du, Tiranen atzetik, eta Meiraren nahiz Arkoteren aurretik. Bandera Castrok irabazi du. Sailkapen nagusian bederatzigarren jarraitzen du Zumaiak. Luxiak honela aztertu du arraunlarien lana: “Estropada ona egin dugu, baina Tiranek oso ona. […]

Zumaia B bosgarren izan da Getxon, lan ederra eginda

Zumaia Bk estropada bikaina egin du gaur Getxon, KAE 2 ligaren baitan. Bosgarren sailkatu da. Bere txanda irabazi egin du. Baldintza txarretan aritu behar izan dute zumaiarrek, itsaso mugitua zelako. Baina ederki moldatu dira, eta gainerakoei aurrea hartu diete. Baina itsasoak onera egin du gero, eta beste ontziek erraz hobetu dute Zumaia Bren denbora. Bihar […]

Galernak bertan behera utzi du San Miguel ligako estropada

Ez da zorte onik izan arratsaldean, eta San Miguel ligako estropada bertan behera gelditu da, galernaren eraginez. Lehen txanda jokatu, jokatu da, eta Zumaia bigarren sailkatu da Tiranen atzetik, eta Meira eta Arkoteren aurretik. Baina bigarren txanda jokoan zela, galerna sartu da, eta epaileek estropada bertan behera uztea erabaki dute. Bihar izango da ligako hurrengo […]

Zumaia ezin izan du estropada bukatu Euskotren ligan, Kataluniarekin talka egiteagatik

Zumaiako arraunlariek ordezkatu dute Gipuzkoako selekzioa gaur, Euskotren ligako bosgarren estropadan. Zumaian bertan izan da, baina etxekoek ez dute zorte onik izan. Ezin izan dute estropada bukatu, Kataluniarekin talka egin dutelako. Ziaboga ostean izan da. Zumaiarrak buelta eman berritan zeuden, eta kataluniarrak ziabogan sartzen ari ziren. Elkarren aurka jo dute, eta biek eman behar izan […]