Zumaia B garaipenen bidera itzuli da

Gipuzkoako trainerilla ligako bosgarren estropada jokatu da gaur goizean Hondarribian, eta zumaiarrek garaipen bat lortu dute: Zumaia Bk Federazio sarian (14.05,28). Lehiaketa berean, Zumaia mixtoa hamargarren sailkatu da (15.20,59), eta Zumaia C hamahirugarren (15.36,23).Emakumezkoetan, ligan, Zumaia Ak bigarren egin du (16.57,24), Getaria Aren atzetik (16.40,70); Zumaia Bk gora egin du aurreko estropadekin alderauta, eta laugarren […]

Irabazi ezinda

Zumaiak ez du garaipenik lortu gaur Pasai Donibanen. Gipuzkoako trainerilla ligako laugarren jardunaldia jokatu da , eta hauek izan dira gureen emaitzak: emakumezkotan, Zumaia A bigarren izan da (16.30,33), eta Zumaia B seigarren (17.49,55); Getaria Ak irabazi du (16.17,30). Gizonezkoetan, Zumaia A bosgarren izan da (14.16,79); San Pedrok aurrea hartu die beste guztiei (13.58,14).Federazio sarian, […]

Trainerilletako beste bi estropada asteburuan

Aurrera doa Gipuzkoako trainerilla liga, eta asteburuan bi estropada gehiago jokatuko dira: laugarren eta bosgarren jardunaldiak, hain zuzen. Zapatuan, Pasai Donibanen ariko dira, 16:00etan, eta igandean, Hondarribian, 11:00etan. Sei trainerilla joango dira Zumaiatik, aurreko asteburuan bezala.Ligan, emakumezkoetan, saiatuko dira getariarren nagusitasuna puskatzen, estropada denak irabazi baitituzte orain arte. Gizonezkoetan, ligan, Zumaia Ak goi-goiko postuetan segitu […]

Eman da San Telmo zozketako saria

Azaldu da San Telmo zozketaren irabazlea. Vicente Royo ‘Riojanua’ da bigarren zenbaki saridunaren jabea, aurreneko zenbakiaren jabea ez baita azaldu. Hortaz, bigarrenari eman zaio saria, eta zumaiar ezagunak zeukan 16.794 zenbakia. Gaur bertan jaso du saria Xirula dendan. Luis Mari Goikoetxea ‘Goiko’ presidenteak eman dio irabazitakoa, argazkian ikusten den bezala.

Bi garaipen

Gipuzkoako trainerilla ligako bi estropada jokatu dira asteburuan, eta gureek bi garaipen pilatu dituzte, biak ontzi berdinak: Federazio sarian ari den Zumaia Bk. Atzo Donostian eta gaur Getarian nagusitu dira. Lehiaketa berean, atzo Zumaia C bosgarren izan zen, eta jubenil-seniorrak nahasian doazen trainerilla zazpigarren; gaur, ontzi nahasia zortzigarren sailkatu da, eta Zumaia C bederatzigarren.Emakumezkoetan, ligan, […]