Federazio Saria irabazi du Zumaia Bk

Federazio Saria gaur amaitu da, itsaso zakarra etsai zela, eta Zumaia Bk irabazi du lehiaketa. Gaurko estropadan, Zumaia Bk hirugarren bukatu du (13.13,55). San Pedro Bk irabazi du (12.53,35), San Juan Bren aurretik (13.09,88). Zumaia mixtoa hamargarren izan da (14.19,87). Zumaia Ck lan ona egin du, orain arteko biribilena berdinduz. Lehiaketa hasi zenetik emaitza onena berdindu dute: […]