Lan ona

Zumaiak lan ona egin du gaur Astilleron. Hamargarren sailkatu da San Miguel Ligako estropadan, eta emaitzaz haratago, emandako itxura hartu behar da kontuan. Lehen txandan jardun du, eta ez zaio asko falta izan txanda irabazteko. Erlojuaren aurka lan ederra egin dute arraunlariek, eta Hondarribiak bi segundo besterik ez dizkio atera. Kaiku utzi du atzean, aise, […]

Bikaina

Zumaia Bko arraunlari eta entrenatzaileak, banderarekin.Zumaia Bk sasoiko bigarren bandera irabazi du gaur Erandion, KAE 2 Ligako estropadan. Erlojuaren aurka aritu dira, eta azkarrenak izan dira. Sekulako estropada egin dute. Colindres izan da bigarren, Santoña hirugarren, eta Zarautz laugarren. Emaitza hauekin, sailkapen nagusian, Zumaia B hirugarren da, eta sei puntura utzi du gaur zazpigarren egin […]

Ez da egunik onena izan

Zumaia Kiroljokoa bigarren izan da gaur Hondarribian, Gipuzkoako Ligako azken estropadan. Getaria-Tolosak irabazi du, eta zumaiarren atzetik San Juan eta Hondarribia sailkatu dira. Ziabogan bost segundo aurretik ziren getariarrak, eta bigarren luzean handitu egin dute tartea Zumaiarekiko. Bigarren postuari eusteko ere lanak izan ditu, San Juan gertu izan duelako. Ez da egunik onena izan gaurkoa. […]