Igotzeko lehian sartu dira

Bete du helburua Zumaia Bk, eta KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko du datorren asteburuan. Liga aurrera joan den heinean hasi zen helburutzat hartzen igoera jokatzea, lehiaketaren hasieran halakorik gerta zitekeenik ezin baitzen aurreikusi. Sekulako denboraldia egin dute Joxe Enrike Manterolaren arraunlariek, eta hirugarren izan dira KAE 2 Ligan. Portugalete gailendu da, eta zuzenean igoko da; […]

Azken luzea kenduta…

Zumaia hamargarren izan da gaur Castron (Espainia), San Miguel Ligako azken hirugarren estropadan. Lehen txandan aritu da, eta aurreneko hiru luzeetan txukun ibili da. Baina azken luzean segundoen zama handitzen joan zaio, eta azkenean, Kaikuk 29 segundo kendu dizkio, eta Hondarribiak 20. Zarautz izan da txandako azkena, zumaiarrengandik 43 segundora. Bigarren txandan aritu den Astillero […]