Euskadiko batel txapelketara lau batelekin

Bihar eta etzi jokatuko da Euskadiko Batel Txapelketa, Legutioko urtegian (Araba). Zumaiak lau ontzi eramango ditu: emakumezkoetan kadeteena eta seniorrena, eta gizonezkoetan infantilena eta jubenilena. Bihar 16:00etan da estropada, eta etziko finaletarako zein sailkatuko diren argituko da. Etzi, 11:00etan hasiko da lehia.

Zumaiarren artean, seniorrak eta jubenilak doaz emaitza ona lortzeko itxaropenarekin. Emaitza ona litzateke, hasteko, finaletara sailkatzea. Eta behin finalean sartuta, faboritoen artean leudeke Txapelketa irabazteko. Jubenilak konfiantza betez doaz, aurreko astean Gipuzkoako Txapelketa irabazita, eta seniorrak ere indartsu daude, txapelketa berean bigarren bukatu eta gero, lan handia eginez.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude