Zumaia Kiroljokoa bigarren bagoian Euskotren ligako lehen estropadan

Bigarren izan da Zumaia Kiroljokoa Camargon (Espainia), Euskotren ligako lehen estropadan. Galizia izan da azkarrena, hamahiru segundo atera dizkio Zumaiari eta berrogeita bi Oriori. Ligako A multzoko estropada izan da gaurkoa. Lehen luzean berdinduta joan dira Galizia eta Zumaia, baina bigarren eta azken luzean, erraz nagusitu zaio Galizia. Zumaia laugarren kaletik joan da, eremuko txarrena gaur, eta gizonezkoen estropadan bezala, barruranzko luzeetan oztopo handia izan da kale hori.
Zumaiak uztailaren 17an jokatuko du Euskotren ligako hurrengo estropada, Santanderren (Espainia).
Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/ver.php?id=eu&r=1305897697

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude