Beste bandera bat

Zumaia Salegi Jatetxea bide paregabean sartuta dabil, eta gaur ere bandera atera du, Pasaian. Gipuzkoako ligako laugarren estropada izan da.

Estu joan da estropada, erlojuaren aurka, zumaiarrak, Getaria-Tolosa eta San Juan. 26 ehunen egon da aurrenekotik hirugarrenera.

Zumaia lau segundo aurretik zen ziabogan, baina barruranzkoan, hobeto moldatu dira beste biak.

Gaurko sailkapena.

Ligan, lehen postuan segitzen du Zumaia Salegi Jatetxeak.

Ligako sailkapena.

Bihar ere estropada izango da. Euskotren ligakoa. Getxon izango da (12:00), eta gaurko lehen hiru sailkatuez gain, Galizia ere ariko da. Hor ere lehen postuan da Zumaia  Salegi Jatetxea.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude