Infantilek eskura dute Gipuzkoako Batel Liga, bi estropadaren faltan

Beste garaipen bat lortu zuen gizonezkoen infantilen batelak (Zumaia A) Orion, larunbatean, Gipuzkoako Ligako 13. jardunaldian. Bederatzigarren garaipena dute segidan. Hori hala izanik, ez da harritzekoa aurrenak izatea Ligan. Bi estropada baino ez zaizkie geratzen, biak datorren asteburuan, eta gauzak ondo, Liga irabaziko dute zumaiarrek. Orio A da bigarren, eta zazpi puntu aurretik dira gureak.

Bi estropada horiek Orion eta Getarian izango dira. Oriokoa, larunbatekoa, 16:30ean hasiko da, eta igandekoa, Getariakoa, 11:ooetan.

Joan zen larunbateko emaitza guztiak, maila denetakoak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/160402_zarautz.pdf

Ligako sailkapenak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/clasificaciones/puntos_bateles45.pdf

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude