Trainerilla estropada bikaina, igandean, Zumaian

San Telmoetan, egitarauan, leku finkoa izaten du trainerilla estropadak. Aurten ere ez du huts egingo, eta 33. edizioa izango da jokoan gizonezkoetan, eta laugarrena emakumezkoetan. Igande honetan jokatuko da, 18:00etatik aurrera, Urola ibaian, Zumaiako Arraun Elkarteak antolatuta.

Emakumezkoek ekingo diote lanari, bi txanda hauekin eta hurrenkera honetan:

  • Orio-San Juan
  • Zumaia-Getaria

Gizonezkoek gero egingo dute arraun, eta hauek dira txandak, hurrenkera honetan:

  • Orio-Hondarribia
  • San Juan-San Pedro
  • Zumaia B-Zarautz
  • Zumaia A-Getaria

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude