Zumaian emakumeen estropada aurrenekoz jokatuko da bihar, herriko ontzia bertan dela

Bihar egun berezia izango da Zumaiako estropaden historian. Aurrenekoz emakumeen traineruak lehian ikusteko aukera egongo delako. 11:30ean izango da, KAE 1eko estropadaren aurretik, eta ETB 1ek zuzenean emango du. Bertan izango dira herriko arraunlariak ere. Lau traineru lehiatuko dira: Getaria-Tolosa, Bizkaiko selekzioa, Astillero eta Zumaia. Bi luzek eta ziaboga bakarrak osatuko dute estropada eremua.

Zumaiarrak ilusio handiarekin daude biharkora begira. Horixe esan du Irati Manzisidor arraunlariak “Gogo handia daukagu, eta ni, behintzat, ez naiz urduriago jartzen herrian delako”. Zaleen laguntza ere eskatu du: “Gaur Donostian inor ez zegoen, eta bihar espero dut jende gehiago dela izango dela. Gustura hartuko ditugu zaleen txaloak eta oihuak”.

0 Responses to “Zumaian emakumeen estropada aurrenekoz jokatuko da bihar, herriko ontzia bertan dela”


  • No Comments

Leave a Reply